martes, 1 de junio de 2010

O BROTHER!








Beste egunean Latineko klasean hasi ginen "O Brother, Where Art Thou?" Pelikula ikusten. Abentura eta komedia pelikula da.


Kartzelatik ihes egin berri duten hiru presoen istoria kontztzen digu: Ulysses Everett McGill; Pete eta Delmar O’Donnell. Hiru hauek preso talde batetik ihes egin dute, Everett esanaren arabera, berak egin zuen lapurreta bateko dirua lurperatu egin zuen, eta haren bila joateko ez dute 4 egun besterik, leku horretan presa bat egin behar dutelako. Hortik aurrera hasiko dira hauen abenturak.

Pelikula eta Odisea antzekotasunez josita daude. Lehenik eta behin,pelikula hasieran Odisearen zati bat azaltzen da. Bigarrenik, bietako protagonista Ulises duela izena. Hirugarrenik, gure protagonistak pasatzen dituen abenturak bere maitearengan ailegatzeko pasatzen ditu. Laugarrenik, bere maitea
Penélope deitzen da. Bosgarrenik, hasieran ateratzen den zaharra orakuluarekin parekatu ahalko genuke. Seigarrenik, hiru neska gazteak, ibaiean daudenak, Lamiekin parekatuko genituzke eta "animali" bihurtzen dite lagunetako bat. Azkenik, begi bakarra duen gizona Ziklopearen antzekotasuna duena.


NAROA A.C.

No hay comentarios:

Publicar un comentario