Julio Zesar militar eta politikari erromatarra izan zen. Erroman jaio zen K.a. 101ean eta K.a. 44an hil zen.
1. Zer politika-erantzukizunak izan zituen (cursus honorum)?
K. a. 70ean Erromako Herri-Asanbladak questor izendatu zuen Zesar; bost urte geroago, K. a. 65ean, edil hautatu zuten; hortik bi urtetara Pontifex Maximo kargua eskuratu; eta azkenik, 60an, kontsulatua, Erromako kargurik garrantzitsuena, eskuratu zuen.
2. Zer esan nahi du triunbirato hitzak? Nork osatu zuen lehen triunbiratoa eta zein izan zen bere eginkizuna?
hiru pertsonek osatzen zuten magistratura da triunbiratua.
Lehen Triunbiratua Zesarrek, Ponpeiok eta Krasok osatu zuten . Lehen Triunbiratuak ez zeukan inolako estatus ofizialik. Osatzaileen botere ekonomikoa zein politikoa zen itun honek zuen oinarria.
3. Galiako gerrak eta Gerra zibila. Zein izan zen Julio Zesarren rola eta zer idatzi zuen honek horri buruz?
Julio Zesarrek piztu zituen biak botere gehiago nahi zuelako.Commenatarii de Bello Gallico idatzi zuen Galiako gerran bizi izandako gora beherak azaltzeko eta Commentarii de Bello Civili gerra zibilan izandakoentzako.
4. Zeri deitzen zaio Zesarren diktadura-garaia?
Zesarrek bera bakarrik gobernatu zueneko garaiari deitzen zaio.
5. Zer ekarpenak lortu zituen Julio Zesarrek bere garaian?
Galia menperatzea lortu zuen eta Britainia Handiko lehen inbasioak egin zituen, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen.
6. Zer dakizu Julio Zesarren hilketari buruz?
Erromako buru nagusi eta bakar bihurtu zenean, bizitza osorako diktatore izendatuta,Erromako gizartea eta gobernatzeko era zaharberritzen hasi zen. Politika horren desadostasunean, Markok, Brutok, kasiok eta Zesarren adiskide eta laguntzaile gehiagok Zesar bera hil zuten, horrela Errepublikara itzuliko zirelakoan.
Naroa A.C.
No hay comentarios:
Publicar un comentario