jueves, 22 de abril de 2010

Julio Zesar

Zesar Erromako familia ospetsu batean, jaio zen. Legendaren arabera,Venus jainkosaren ondorengoa zen familia hori. Familia ez zen bereziki diruduna eta hori dela eta azken garaian haren familiako inork ez zuen lehen mailako posturik lortu. Zesarren aitaren belaunaldian, berriz, familiaren aberastasuna suspertu zen, eta K.a. 85ean pretor kargua lortu zuen.

Julio Zesar militar eta politikari erromatarra izan zen. Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen dute. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen eta horregatik, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen.

.Ponpeioren kontra Gerra Zibilean borrokatu ostean, Erromako buru nagusi eta bakar bihurtu zen. Bizitza osorako diktatore izendatuta, Erromako gizartea eta gobernatzeko era zaharberritzen hasi zen. Politika horren desadostasunean, Marko Brutok, Kasiok eta Zesarren adiskide eta laguntzaile gehiagok K. a. 44ko martxoaren 15ean Zesar bera hil zuten, horrela Errepublikara itzuliko zelakoan. Hala ere, hilketak beste Gerra Zibil bat eragin zuen, zesartarren eta Zesarren kotrakoen artean. Gerra zesartarrek (Oktaviok eta Marko Antoniok besteak beste) irabazi zutenez, Inperioaren aldeko urratsa egin zen.

Irantzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario