jueves, 15 de abril de 2010

Zesar- Sandra


1. Zer politika-erantzukizunak izan zituen (cursus honorum)?
K. a. 70ean, 30 urte zituela, Erromako Herri-Asanbladak questor izendatu zuen Zesar. 5 urte geroago edil hautatu zuten Optimates taldearen aldeko Bibulorekin batera. Edilaldia herriaren elkartasunarekin baina dirurik gabe bukatu zuen. Lortutako elkartasunak, halere, izugarrizko bultzada eman zion K. a. 63an Pontifex Maximo kargua eskuratzerakoan. K. a. 63a Katilinaren konspirazioarena izan zen. Hurrengo urtean, pretor aukeratu zuten, eta K. a. 61ean, propretor Hispanian. Lortu zuen azken kargua kontsulatua izan zen, erromako kargurik garrantzitsuena.

2. Zer esan nahi du triunbirato hitzak? Nork osatu zuen lehen triunbiratoa eta zein izan zen bere eginkizuna?
Zesar kontsulatua aurrera eraman ahal izateko aliatuak behar zituen, eta inork espero ez zuen tokian aurkitu zituen. Ponpeiok, orduko jeneral ospetsuenak, bere gerra-beteranoentzako lurrak eskuratu nahi zuen, baina Senatuen ezezkoa jasotzen zuen etengabe. Krasok, kontsul ohiak, halaber, bere laborarientzako laguntzak lortzerakoan arazoak izaten zituen. Zesarrek Krasoren dirua eta Ponpeioren harremanak behar-beharrezkoak zituen, horregatik triunbiratoa sortu zuten, 3 gizon haien artean eratutako ituna.

3. Galiako gerrak eta Gerra zibila. Zein izan zen Julio Zesarren rola eta zer idatzi zuen honek horri buruz?
K. a. 50ean, Senatuak, Ponpeiok eskatuta, Erromara itzultzeko eta armada desegiteko agindu zion, haren Galiako agintaldia bukatu zitzaiolako. Are gehiago, Senatuak bigarren kontsulaturako aurkeztea debekatu zion. Armada edo kontsulen inmunitaterik gabe auziperatu eta politikoki baztertuko zutela uste zuen Zesarrek, beraz, K. a. 49ko urtarrilaren 10ean, Zesarrek Rubicon ibaia zeharkatu zuen legio bat lagunduta eta Alea iacta est ("zortea botata dago") esanda. Honela, Gerra Zibila piztu zen.

4. Zeri deitzen zaio Zesarren diktadura-garaia?
Zesar bakarrik geratu zenean eta Pompeio garaitu zuenean Erromako buru nagusi bakar bihurtu zen eta bizitza osorako diktatore izendatu zuten.

5. Zer ekarpenak lortu zituen Julio Zesarrek bere garaian?
Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen dute. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen. Hori guztia dela eta, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen


6. Zer dakizu Julio Zesarren hilketari buruz?
K. a. 44ko martxoaren 15ean, Zesarrek Ponpeioko antzokian biltzeko eskatu zion Senatuari. Horra zihoazela, senatari batzuek sastatu eta hil zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario