martes, 1 de junio de 2010

O BROTHER!








Beste egunean Latineko klasean hasi ginen "O Brother, Where Art Thou?" Pelikula ikusten. Abentura eta komedia pelikula da.


Kartzelatik ihes egin berri duten hiru presoen istoria kontztzen digu: Ulysses Everett McGill; Pete eta Delmar O’Donnell. Hiru hauek preso talde batetik ihes egin dute, Everett esanaren arabera, berak egin zuen lapurreta bateko dirua lurperatu egin zuen, eta haren bila joateko ez dute 4 egun besterik, leku horretan presa bat egin behar dutelako. Hortik aurrera hasiko dira hauen abenturak.

Pelikula eta Odisea antzekotasunez josita daude. Lehenik eta behin,pelikula hasieran Odisearen zati bat azaltzen da. Bigarrenik, bietako protagonista Ulises duela izena. Hirugarrenik, gure protagonistak pasatzen dituen abenturak bere maitearengan ailegatzeko pasatzen ditu. Laugarrenik, bere maitea
Penélope deitzen da. Bosgarrenik, hasieran ateratzen den zaharra orakuluarekin parekatu ahalko genuke. Seigarrenik, hiru neska gazteak, ibaiean daudenak, Lamiekin parekatuko genituzke eta "animali" bihurtzen dite lagunetako bat. Azkenik, begi bakarra duen gizona Ziklopearen antzekotasuna duena.


NAROA A.C.

sábado, 24 de abril de 2010

Julio Zesar


K. a. 60an, Erromako hiritarrek kontsul izendatu zituzten Zesar eta Bibulo, zein elkarren arerioak ziren. Azken hau postutik erretiratu zen Zesarren agintaldia oztopatu nahian. Izan ere, aliatuak oso beharrezkoak ziren kontsulatua aurrera eraman ahal izateko. Zesarrek inork espero ez zuen tokian aurkitu zituen.
Ponpeiok, orduko jeneral ospetsuenak, bere gerra-beteranoentzako lurrak eskuratu nahi zuen, baina Senatuen ezezkoa jasotzen zuen etengabe. Krasok, kontsul ohiak eta agian Erromako gizonik aberatsuenak, halaber, bere laborarientzako laguntzak lortzerakoan arazoak izaten zituen. Zesarrek Krasoren dirua eta Ponpeioren harremanak behar-beharrezkoak zituen. Horrela, haien arteko ituna, triunbirato izenekoa (hiru gizonek osatzen zutelako) sortu zen. Akordioa indartzearren, Ponpeio Zesarren alaba bakarrarekin ezkondu zen.

Julio Zesar

Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen dute. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen. Hori guztia dela eta, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen. Ponpeioren kontra Gerra Zibilean borrokatu ostean, Erromako buru nagusi eta bakar bihurtu zen. Bizitza osorako diktatore izendatuta, Erromako gizartea eta gobernatzeko era zaharberritzen hasi zen. Politika horren desadostasunean, Marko Brutok, Kasiok eta Zesarren adiskide eta laguntzaile gehiagok Zesar bera hil zuten, horrela Errepublikara itzuliko zelakoan. Hala ere, hilketak beste Gerra Zibil bat eragin zuen, zesartarren eta Zesarren kotrakoen artean. Gerra zesartarrek (Oktaviok eta Marko Antoniok besteak beste) irabazi zutenez, Inperioaren aldeko urrats sendoa egin zen.

jueves, 22 de abril de 2010

Julio Zesar

Zesar Erromako familia ospetsu batean, jaio zen. Legendaren arabera,Venus jainkosaren ondorengoa zen familia hori. Familia ez zen bereziki diruduna eta hori dela eta azken garaian haren familiako inork ez zuen lehen mailako posturik lortu. Zesarren aitaren belaunaldian, berriz, familiaren aberastasuna suspertu zen, eta K.a. 85ean pretor kargua lortu zuen.

Julio Zesar militar eta politikari erromatarra izan zen. Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen dute. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen eta horregatik, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen.

.Ponpeioren kontra Gerra Zibilean borrokatu ostean, Erromako buru nagusi eta bakar bihurtu zen. Bizitza osorako diktatore izendatuta, Erromako gizartea eta gobernatzeko era zaharberritzen hasi zen. Politika horren desadostasunean, Marko Brutok, Kasiok eta Zesarren adiskide eta laguntzaile gehiagok K. a. 44ko martxoaren 15ean Zesar bera hil zuten, horrela Errepublikara itzuliko zelakoan. Hala ere, hilketak beste Gerra Zibil bat eragin zuen, zesartarren eta Zesarren kotrakoen artean. Gerra zesartarrek (Oktaviok eta Marko Antoniok besteak beste) irabazi zutenez, Inperioaren aldeko urratsa egin zen.

Irantzu.

Julio zesar



1. Zer politika-erantzukizunak izan zituen (cursus honorum)?

K. a. 70ean, 30 urte zituela, Erromako Herri-Asanbladak questor izendatu zuen Zesar, Hispania Ulterior probintzian .
K. a. 65ean, edil hautatu zuten, Optimates taldearen aldeko Bibulorekin batera.
Lortutako elkartasunak, izugarrizko bultzada eman zion K. a. 63an Pontifex Maximo kargua eskuratzerakoan. Honela, Erromako kontu erlijioso guztiak, Forumeko Domus Publica (Etxe publikoa) eta Birjina Vestalak Zesarren ardurapean zeuden. Bizitza osorako kargua izateaz gain, lege eta arauei zegokienez, postuak abantaila dezente eskaintzen zion.

2. Zer esan nahi du triunbirato hitzak? Nork osatu zuen lehen triunbiratoa eta zein izan zen bere eginkizuna?

Lehen Triunbiratua da historialariek Zesar, Ponpeio eta Krasok osatu zuen itun politikoari emandako izena.
Lehen Triunbiratuak ez zeukan inolako estatus ofizialik. Osatzaileen botere ekonomikoa zein politikoa zen itun honek zuen oinarria.

3. Galiako gerrak eta Gerra zibila. Zein izan zen Julio Zesarren rola eta zer idatzi zuen honek horri buruz?


Zesar, Senatuaren baimenik gabe, Rubikon ibaia zeharkatu armadarekin eta Erromara abiatu zen.Honek gerra zibila piztu zuen. Farsalian , Tapson eta Mundan garaile atera zen Zesar; Kleopatra Egiptoko erregina izendatu zuen, eta Erromako kontsul eta diktadorea izan zen. Aurkako konspirazio bat antolatu zioten, bere lagun Bruto tartean zela, eta hil egin zuten. Bere iloba txikia zen Augusto izendatu zuen ondorengo. Galiako Gerrari buruz eta Gerra Zibilari buruzko bere oroitzapenak idatzi zituen.
Zoritxarrez, haren idazki gehienak galduta daude. Aurkitutako famatueanak hauek dira:Commentarii de Bello Gallico (Galiako Gerren iruzkinak), prokontul ari zela Galian izandako kanpainei burzkoa; eta Commentarii de Bello Civili (Gerra Zibilaren iruzkinak), Ponpeio hil zenez geroztik Gerra Zibileko kontakizunak Zesarri esleitutako idazkiak:De Bello Hispaniensis (Hispaniako Gerrri buruzkoa)De Bello Africo (Afrikako Gerrari buruzkoa), eta De Bello Alexandrino (Alexandriako gerrari buruzkoa)

Idazki hauen estilo erraza eta zuzena, haren aldeko benetako iragarki kanpaina sofistikatua da, Erromako , Italiako eta probintzietako aristokratei zuzendutakoa.

4. Zeri deitzen zaio Zesarren diktadura-garaia?

Zesar bakarrik gobernatutako garaiari deitzen diogu.


jueves, 15 de abril de 2010

Julio Zesar


Julio Zesar militar eta politikari erromatarra izan zen.

Galia menperatu eta Britainia Handiko lehen inbasiei ezker, Erroma Ozeano atlankitoen buru izan zen. Errepublika Inperioa bilakatu zuen, Hori guztia dela eta, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen.

Erromako buru nagusi eta bakar bihurtu zen. Bizitza osorako diktatore izendatu zuten, horrek Erromako gizartea eta gobernua zaharberritzea lortu zuen. Politika horren kontra zeudenak (Marko Brutok, Kasiok eta Zesarren adiskide eta laguntzaile batzuk) Zesar hil zuten. Hala ere, zesartarren eta Zesarren kotrakoen artean, Gerra Zibil bat izan zuten. Gerra zesartarrek irabazi zuten.

Hark, idazki batzuk egin zituen:

  • Commentarii de Bello Gallico (Galiako Gerren iruzkinak)
  • Commentarii de Bello Civili (Gerra Zibilaren iruzkinak)

HAIZEA KHOUI

JULIO ZESAR: 2

Triunbiratoa Kraso,Zesar eta Pompeioren arteko ituna zen. Ponpeiok, orduko jeneral ospetsuenak, bere gerra-beteranoentzako lurrak eskuratu nahi zuen, baina Senatuen ezezkoa jasotzen zuen etengabe. Krasok, kontsul ohiak eta agian erromako gizonik aberatsuenak, halaber, bere laborarientzako laguntzak lortzerakoan arazoak izaten zituen. Zesarrek Krasoren dirua eta Ponpeiorenharremanak behar-beharrezkoak zituen.

Zesar- Sandra


1. Zer politika-erantzukizunak izan zituen (cursus honorum)?
K. a. 70ean, 30 urte zituela, Erromako Herri-Asanbladak questor izendatu zuen Zesar. 5 urte geroago edil hautatu zuten Optimates taldearen aldeko Bibulorekin batera. Edilaldia herriaren elkartasunarekin baina dirurik gabe bukatu zuen. Lortutako elkartasunak, halere, izugarrizko bultzada eman zion K. a. 63an Pontifex Maximo kargua eskuratzerakoan. K. a. 63a Katilinaren konspirazioarena izan zen. Hurrengo urtean, pretor aukeratu zuten, eta K. a. 61ean, propretor Hispanian. Lortu zuen azken kargua kontsulatua izan zen, erromako kargurik garrantzitsuena.

2. Zer esan nahi du triunbirato hitzak? Nork osatu zuen lehen triunbiratoa eta zein izan zen bere eginkizuna?
Zesar kontsulatua aurrera eraman ahal izateko aliatuak behar zituen, eta inork espero ez zuen tokian aurkitu zituen. Ponpeiok, orduko jeneral ospetsuenak, bere gerra-beteranoentzako lurrak eskuratu nahi zuen, baina Senatuen ezezkoa jasotzen zuen etengabe. Krasok, kontsul ohiak, halaber, bere laborarientzako laguntzak lortzerakoan arazoak izaten zituen. Zesarrek Krasoren dirua eta Ponpeioren harremanak behar-beharrezkoak zituen, horregatik triunbiratoa sortu zuten, 3 gizon haien artean eratutako ituna.

3. Galiako gerrak eta Gerra zibila. Zein izan zen Julio Zesarren rola eta zer idatzi zuen honek horri buruz?
K. a. 50ean, Senatuak, Ponpeiok eskatuta, Erromara itzultzeko eta armada desegiteko agindu zion, haren Galiako agintaldia bukatu zitzaiolako. Are gehiago, Senatuak bigarren kontsulaturako aurkeztea debekatu zion. Armada edo kontsulen inmunitaterik gabe auziperatu eta politikoki baztertuko zutela uste zuen Zesarrek, beraz, K. a. 49ko urtarrilaren 10ean, Zesarrek Rubicon ibaia zeharkatu zuen legio bat lagunduta eta Alea iacta est ("zortea botata dago") esanda. Honela, Gerra Zibila piztu zen.

4. Zeri deitzen zaio Zesarren diktadura-garaia?
Zesar bakarrik geratu zenean eta Pompeio garaitu zuenean Erromako buru nagusi bakar bihurtu zen eta bizitza osorako diktatore izendatu zuten.

5. Zer ekarpenak lortu zituen Julio Zesarrek bere garaian?
Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen dute. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen. Hori guztia dela eta, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen


6. Zer dakizu Julio Zesarren hilketari buruz?
K. a. 44ko martxoaren 15ean, Zesarrek Ponpeioko antzokian biltzeko eskatu zion Senatuari. Horra zihoazela, senatari batzuek sastatu eta hil zuten.

Julio Zesar


Julio Zesar militar eta politikari erromatarra izan zen. Erroman jaio zen K.a. 101ean eta K.a. 44an hil zen.


1. Zer politika-erantzukizunak izan zituen (cursus honorum)?

K. a. 70ean Erromako Herri-Asanbladak questor izendatu zuen Zesar; bost urte geroago, K. a. 65ean, edil hautatu zuten; hortik bi urtetara Pontifex Maximo kargua eskuratu; eta azkenik, 60an, kontsulatua, Erromako kargurik garrantzitsuena, eskuratu zuen.

2. Zer esan nahi du triunbirato hitzak? Nork osatu zuen lehen triunbiratoa eta zein izan zen bere eginkizuna?

hiru pertsonek osatzen zuten magistratura da triunbiratua.

Lehen Triunbiratua Zesarrek, Ponpeiok eta Krasok osatu zuten . Lehen Triunbiratuak ez zeukan inolako estatus ofizialik. Osatzaileen botere ekonomikoa zein politikoa zen itun honek zuen oinarria.

3. Galiako gerrak eta Gerra zibila. Zein izan zen Julio Zesarren rola eta zer idatzi zuen honek horri buruz?

Julio Zesarrek piztu zituen biak botere gehiago nahi zuelako.
Commenatarii de Bello Gallico idatzi zuen Galiako gerran bizi izandako gora beherak azaltzeko eta Commentarii de Bello Civili gerra zibilan izandakoentzako.

4. Zeri deitzen zaio Zesarren diktadura-garaia?

Zesarrek bera bakarrik gobernatu zueneko garaiari deitzen zaio.

5. Zer ekarpenak lortu zituen Julio Zesarrek bere garaian?

Galia menperatzea lortu zuen eta Britainia Handiko lehen inbasioak egin zituen, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen.

6. Zer dakizu Julio Zesarren hilketari buruz?

Erromako buru nagusi eta bakar bihurtu zenean, bizitza osorako diktatore izendatuta,Erromako gizartea eta gobernatzeko era zaharberritzen hasi zen. Politika horren desadostasunean, Markok, Brutok, kasiok eta Zesarren adiskide eta laguntzaile gehiagok Zesar bera hil zuten, horrela Errepublikara itzuliko zirelakoan.

Naroa A.C.

sábado, 27 de marzo de 2010

Pertseo eta Medusaren mitoaren hasiera

Pertseo emakume baten, Dánae,eta Zeus jainkoaren semea zen.Danaeren aita,Acrisio erregea, azti bati esker jakin zuen bere bilobak hil egingo zuela eta, izuturik, bere alaba bahitu zuen eta bere alabaren maitaleak kanporatu zituen. Baina Zeus jainko bat zen eta bere alaba Danae maite zuen.Gartzelan sartu egin zen urrezko euriz mozorrotuta, eta bere bauketaren emaitza Pertseo izan zen.Segurtasun haundiz ibili arren,Acrisiok biloba bat zuela ikusi zuen,orduan Danae eta Pertseo egurrezko kaxa batean sartu zituen eta itsasora bota zuen bere biloba eta Danae itotzeko asmoz.

jueves, 25 de marzo de 2010

Pertseoren historioaren hasiera.



Pertseo Danaeren eta Zeusen semea zen. Danaeren aitari, Acrisiori, orakulu batek esan zion Pertseok egunen batean hilko zuela. Bere esku zuen guztia egin zuen Danae semerik ez izateko. Baina Zeus Danae maite zuen eta semea izan zuten. Acrisio jakin zuenean bere alaba eta biloba egurrezko kutxa batean sartu eta itsasora bota zituen.

Itsasoan zeudenean Zeusek haize leuna bidali zuen hauek salbatzearren. Kutxa uharte batera ailegatu zen.



Sandra eta Naroa.

Pertseo eta Medusaren mitoaren hasiera.


Pertseo, Danae eta Zeusen semea zen. Danaeren aita, Akrisio erregea, bazekien, bere biloba, egunen batean hilko zuela. Zeus espetxe batean sartu zen eta Pertseorekin topo egin zen. Acrisio, iloba bat zuela deskubritu zuenean, Danae eta haren semea, egurrezko kutxatzar batean sartu zituen eta itsasora bota zuen, itotzekon nahian.

Kutxatzarra, Zeus esker, irla batera iritis zen eta hango erregea babesa eskaini zieten. Perseo han hazi zen eta gazte hark, erronka bat onartu zuen, hau da, Medusa Gorgonaren burua ekartzea.
Hades, infernuaren erregea, ikuzezina egiten zuen kasko bat utzi zion Pertseori. Hermes menzularia, aladas izeneko sandaliak eman zizkion eta Atenea ezpata eta erredola berezi bat, izpilu bat bezala disdira egiten zuena. Erredola honekin Medusaren islada ikusi zuen eta horrela bere burua moztu zuen, bere aurpegia begiratu gabe (bere begiak ikusten bazituen, harrizkoa bihurtzen zen).
Haizea, Nahia eta Irantzu.